XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ilunabarrean, artarrainak hondarpean izkutatuko dira biaramun goiza arte.

Berdin hondarpean bilatuko dute ihesleku, etsai bat hurbiltzean eta han berean luzatuko dira berotu nahiz, uraren beroa 14ampdeg; C-taz beheiti jetsiko delarik.

Utz ditzagun orain lehor-hurbileko urak eta mintza gaitezen piska bat itsaso zabaleko arrainez.

Han aurkitzen diren abere harrigarrienetarik bat belona da, belone belone delakoa.

Ipar Itsasoan ere kausitzen dena.

Belona, gehienik 90 zentimetro luzerara haundi daiteke eta eskuarki multzo haunditan bizi da.

Urpean ibiltzen dira.

Udaberrian, Atlantiko Itsasoko eskualde ekialdekoetik, Itsas Hileraino talde haundika igeri joanen dira, hango lehor-hurbileko uretan beren arraultzak pausatzeko.

Emeek, arraultza haundiak erruten dituzte, 3, 5 milimetrokoak nunbaitan, hari luze biketsu batzuekin direnak, hauen bitartez, arraultzak itsas gorbelei eta iduriko gauzei loturik eta segurtaturik bait dautza.

Hori baitezpadakoa, haien hazteak zenbait bost astez bait dirau.

Erruntza ondoren, belona, bidaia luzeetan abiatzen da, sardintzar-eta sardinen atzetik.

Belonak urtegietan edo akuariunetan atxikitzeko nekeak dira, zeren eta laster masail-hezurrak hauts bait litzakete pareten edo mitren kontra.

Arrisku bat hurbiltzen zaielarik itsasoan, izugarriko lasterrean ba doaz zuzen-zuzen.

Berdin berdina dagite preso direnean izuarazten badira, pareten kontra lehertzea dutelarik ondoriotzat, nun ez diren beren baitatik gidatzen.

Arrazoin horren gatik, Amsterdan-eko Artis Akuarium-ea, beti lanpargi bat ba dago pizturik, haien urtegiaren gainean bederatzi metro neurtzen ditu honek, amoreagatik-eta gauaz gidabide ditezen.

Hori da arrazoin lehena Akuarium Artis edo urtegi batean belonak luzaz bizi-arazten dituena.

Beste itsas-arrain bat, bakan Ipar Itsasoraino igeri dagiena, Atlantikoan eta Mediterraneoan haatik ugari dena, arrain-hegalaria da, arruntki oroneta deitua dena, ba da honetatik zazpi mota eskualde horietan.

Itsaso zabalean eta talde haunditan bizi dira arrain-hegalariak.

Planktonez hazten dira.

Aipatuak dira, uretik jauzi egin eta hamar metro edo gehiago airean egiteko duten abileziagatik.

Burugainean daukan diska urrupari haundiaren bitartez arrain-zuriei apo-armatuei eta itsasontziei lotzen zaie arrain-bentosa.

Beste mota batzuek, baleak edo atunak nahiago dituzte erabiltzaile bezala.

Mota batzuentzat frogatua izan da, beren ostalarien larrua parasitoetatik garbitzen dutela.

(Remora remora bat Mustelus canis bati lotua).